BIZIKOOP

BIZIKOOP

Nor gara?

BIZIKOOP, Etxebizitza Kooperatiben Federazioa, lurralde esparruko ordezkagarri ezaugarria duen Elkarte bat da, Entitate Kooperatibo afiliatuen defentsa, koordinazio eta aholkularitzarako eratutakoa, preseski. Bere helburuak betetzeko nortasun juridiko eta jokatzeko gaitasun osoarekin dohatuta dago.

Federazioak Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eremura mugatzen den jokaera dauka; hori guztia Nafarroako Foru Erkidegoan garatu eta funtsezko izaera ez duten jarduerei kalterik egin gabe, eta Euskal Herria osoko eremuan gainontzeko antzeko agente batzuekin batera jokabide batasun baten bilaketan.

Bere web orrialdetik informazio instituzional guztia eskura dezakezu, baita indarrean dagoen araudia, jardunaldi eta albisteak… ere.

Edozein zalantza edo informazio beharren aurrean, jar zaitez gurekin harremanetan.

Misioa | Ikuspegia| Balioak

Misioa

BIZIKOOP Euskal Etxebizitzen Kooperatiben elkarte sektoriala da. Bere helburuak dira kooperatiba elkartuen interesak ordezkatu, bultzatu eta defendatzea, baita bere kudeaketa dinamizatu eta hobetzea ere, bere proiektuen aniztasuna eta pluraltasuna errespetatuz. Era berean, kooperatiba elkartuen onarpen sozial eta instituzionala bultzatzea, eta kooperatibismoa eta bere balioak sustatzea, etxebizitzen autosustapen sektore eta eraikuntzako gainontzeko elementuetan, zehazki.

Ikuspegia

BIZIKOOPek erreferente izan nahi du Etxebizitzen Kooperatiba, instituzio eta, azken finean, gizartearentzat, etxebizitzaren kooperatibismoarekin zerikusia duten alor guztietan. BIZIKOOPek etxebizitzen kooperatibetan bere sustapen eta kudeaketa proiektuetan hobekuntza eta berrikuntza bultzatuko ditu, bazkide guztien eta parte hartzen duten gainontzeko eragileen konpromisoa sustatuz, baita euren arteko elkar lankidetza ere.

Balioak

Kooperatiba formularen alde apustu egitea nahi duten etxebizitzen autosustapenaren eraketa erraztu eta lagunduko ditu.

Zer egiten dugu?

  • Bere Kooperatiba federatuak instituzional mailan ordezkatu eta, gainera, etxebizitza arlo kooperatibo guztietan egiteko bokazioz.
  • Organo Publikoen aurrean, bere presentzia instituzionala bultzatu.
  • Izendatu, bere kasuan eta letrarekin bat etorriz, etxebizitzaren sektore kooperatiboen ordezkariak aurreikusita duten ordenamendu sozio-ekonomikoaren entitate eta erakunde horietan, Erregimen Legal eta Instituzionalaren hobekuntzari dagokionez.
  • Bere kideen artean harmonia mantendu.
  • Prestakuntza jarduerak antolatu.
  • Kooperatiba federatuen gabeziak estaltzeko egokiak diren instituzio edo jarduera horiek bultzatu.
  • Bere kideen interes komunen zerbitzuak antolatu eta, bereziki, asistentzia juridikoa, ekonomikoa, kontuen auditoretza, eta ezaugarri teknikoena.
  • Kooperatiben arteko erlazioak suspertu, bere modalitate guztietan, bai instituzionalak, bai enpresa izaerakoak.
  • Beste entitateekin batera, mugimendu kooperatiboaren eta, batez ere, etxebizitzen printzipioen hedapena sustatu.
  • Bitartekaritza, adiskidetze, eta bere kasuan arbitraje prozeduren bitartez, Kooperatiba federatu edo bera eta bere bazkideen artean sor daitezkeen gatazketan esku hartu. Funtzio hau zuzenean egin ahal izango da edo Bitartu-Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseiluaren Kooperatiben Arbitrajeko Euskal Zerbitzuarekin dagoen bidezko lankidetza hitzarmenaren bitartez.
  • Kooperatiba federatu eta bere bazkideen interesen aldeko defentsa handiagoari laguntzen dizkioten ekintzak sustatu.
  • Kooperatiben Erregistroarekin elkarlanean aritu, han izena emanda duten elkarteen erroldaren gaurkotze eta garbiketa lanetan.
  • Federazio eta Kooperatiben parte hartze dinamikak sustatu, bai mugimendu kooperatiboan, bai gizartean bertan.
  • Kooperatiba berrien sorrera eta daudenen garapena sustatu.
  • Xedapen legal edo Federazioaren Batzarraren akordioek esleitutako izaera berdintsua duten beste edozein funtzio.

Estatutuak

Bizikoop-eko Estatutuak.

Archivo Pdf

BARNE ERREGIMENA

Barne erregimenaren arauak.

Archivo Pdf

Batu zaitez Bizikoopera

Batu zaitez BIZIKOOPera eta zure esku jartzen ditugun zerbitzu eta abantailez balia zaitez zure proiektua martxan jarri edo jarrai dezazun.

Ondorengo erakundeen bazkide: