PRESTAKUNTZA

PRESTAKUNTZA

Prestakuntza lana

Eratu zen unetik, BIZIKOOPek bereiztea aurreikusita duen beste jardueretako bat, prestakuntzan da. Hori dela medio, prestakuntza betekizun oparo baten hasiera izatea aurretik ikusten da. Bera printzipioz kide diren entitate juridiko eta hauek osatzen dituzten bazkide esleipendunetan zentratuko da, baina ondoren normalean kooperatiba erregimenaren pean sustapen prozesuetan parte hartzen duten agente haiei ere zabalduko zaie, adibidez, etxebizitzen kooperatiben kudeatzaileak, aholkularitzak, etab.

Ekonomia Sozial, Kooperatibismo eta Etxebizitza Kooperatibismoan prestakuntza berariazko eta desberdina, etxebizitza kooperatibo eta bere berezitasunaz ezagutza hasi, hobetu eta gaitzeari zuzendua, orokorrean. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoa lurralde eremu gisa duen Etxebizitzen Kooperatiben Federazio bakarra eta lehena dela aintzakotzat hartuz, eta Bilboko Notarioa den D. Juan Ramón Manzano Malaxechevarriaren aldetik xedatutako idazketa publikora jasotako akordioaren bidez eratua izanik,  2016ko ekainaren 8an, bere protokoloaren 812/2016 zenbakiaren pean, F-95848727 zenbakiko IFK lortu zuen eta 11. orrialdean izena emandakoa eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Kooperatiben Elkarteen Izen emate Liburuaren 1.  eserlekuaren pean, eta orain arte kide diren Etxebizitza Kooperatiben kopuru handi (ikus Egiturei laguntzen Memoria) eta etxebizitza promozioaren formula honen goieneko mailaren pean, Etxebizitza Kooperatibari zuzendutako ondorengo ikastaro berariazkoak aurkeztuko dira:

Cursos

KOOPERATIBETAN ADMINISTRADOREEN ARDURARI BURUZKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA. KOOPERATIBA EREDUAREN BEREZITASUNAK

Ikastaroaren motibatzea:

Administrazio organoen eraketak bazkide langileen aldetik, eredu kooperatiboaren berezko izaera ezaugarria osatzen du.

Askotan, pertsona hauek kooperatibista taldearekin duten konpromisoagatik onartzen dituzte euren karguak, kargu horiek ez direlako beti ordaindutakoak izaten. Gainera, euren karguari dagozkion funtzioak bete behar izaten dituzte gerente batekin koordinatuta, eta batzuetan azken hau ez da bazkidea ere.

Horregatik, funtsezkotzat jotzen da pertsona hauek hezitzea euren erabakiak hartzeko unearen azpian jartzean duten erantzukizunaren erregimenean, edo, gatazka handiagoak eragiten dituena, hau da, gerentziaren aldetik proposaturiko akordioak onartzea.

Ikastaroak bai euskaraz, bai gazteleraz eskatzen ari dira. Ondorioz, bi ikastaro eskaintzea proposatzen da.

Ikastaroaren helburuak:

Lan elkarteen kooperatiben administrazio organoko bazkide kideak hezi, ezaugarrien izaeran eta lan egiten duten arduraren erregimenaren pean, bakoitzak bere karguaz jardutean.

Funtzionatzeko oinarrizko arauak eta lerro gorri argiak ezartzeak, profesional hauei, Kooperatibako administrazio organoaren kide gisa, segurtasun handia ekarriko die euren eguneroko lanean.

Egia da, beti, aholkularitza profesionala behar duten egoera zehatzak sor daitezkeela. Alabaina, gure esperientziak erakusten digu administrazio organoen aldetik hartzen diren akordioen legaltasunaren inguruan azaltzen diren zalantza gehienak eguneroko materiekin erlazionatuta egoten direla. Beraz, proposatutako prestakuntzak Kooperatiba horien administrazioa bizkortzen lagunduko du, kanpoan garrantzitsuenak ez diren galderen inguruan aholkuak eskatzera saihestuz.

Ikastaroa norentzat den:

Kooperatibako administrazioan ardurak dituzten bazkideak, sustapen prozesuan esku hartzen dituzten eragileen asistentziari kalterik egin gabe.

ETXEBIZITZA KOOPERATIBETAN GATAZKEN ERABAKITASUNEN METODOEI BURUZKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA

Ikastaroaren motibatzea:

Erakunde barruko gatazka erabat traumatikoa izaten da eta bere langileen efikazia zein eraginkortasunean eragin ikaragarria dauka; eta, ondorioz, ustiapen kontuan.

Zoritxarrez, ekonomia sozialeko entitateak ez dira gertakari horretatik at gelditzen.

Urteak dira BIZIKOOP GIZAGUNE FUNDAZIOArekin lankidetzan diharduela. GIZAGUNE FUNDAZIOA erakundeen eremuan sor daitezkeen gatazken konponbidean adituaz osatuta dagoen entitatea da.

Ikastaroaren helburuak:

Xede nagusiena ekonomia sozialeko entitateetako kideei, gatazkak saihestu daitezen, behar adina tresnekin hornitzea da; eta, behin horiek sortuta, nahastuta dauden alde guztientzat modu zuzen batean kudeatzeko; edo, behintzat, euren erakundeari ahalik eta kalte gutxien egiteko moduan.

Ikastaroa norentzat den:

Maila guztietako bazkideak.

ETXEBIZITZA KOOPERATIBEN BAZKIDEEN ALDETIK, INFORMAZIO ESKUBIDE, BERE MUGA ETA BERE JARDUTE BIDEEI BURUZKO IKASTAROAK

Ikastaroaren motibatzea:

Etxebizitza Kooperatibak etxebizitza bat eskuratzeko helburua duten pertsonez osatuta daude. Horrek, gehienetan, pertsona batek bere bizitza osoan zehar egiten duen inbertsio handiena suposatzen du.

Aurreko guztiagatik, Batzar Orokorraren aldetik, Sozietatean egiten den kudeaketari buruzko kontrol zorrotza burutzea funtsezkotzat hartzen da. Horretarako, informazio jarioa ezinbesteko tresna bezala aurkezten da.

Ikastaroaren helburuak:

Bazkide guztiak informazio eskubidearen eduki zehatzean prestatu; baita bere baliabide zein moduen erabilera eta kudeaketan ere.

Era horretan, informazioa behar bezala jariatuko da, Kooperatibaren barruan, bide egokiak jarraituz.

Etxebizitza Kooperatiben kasu zehatzean, inoiz baino beharrezkoagoa da bazkideei argitzea zer dokumentazioaren inguruan duten sarbide eta nola hel daitezkeen bertaraino.

Ikastaroa norentzat den:

Bazkide guztiak, bai Kontseilu Errektoreko kideak, bai Batzar Orokorreko kideak; denak informazioaren kudeaketa zuzenaren partaide baitira, Kooperatibaren barnean.

ETXEBIZITZA KOOPERATIBETAKO KONTSEILU ERREKTOREKO KIDEENTZAT PRESTAKUNTZA BERARIAZKORI BURUZKO IKASTAROA. (EKONOMIKO FINANTZARIOa)

Ikastaroaren motibatzea:

Batzar Orokorreko bazkide kideen aldetik osatutako administrazio organoen konstituzioa, kooperatiba ereduaren berezko izaeraren ezaugarria da.

Oso ohikoa da Etxebizitza  Kooperatibetan kudeaketa organo hauek osatzen dituzten pertsonak zozketaz hautatuak izatea, edo etorkizuneko euren bizilagunak izango direnekin duten konpromisoagatik bertan sartzea.

Behin organo horren parte izanik, ulertzeko zailtasuna duten ekonomiko kontable izaerako dokumentazio eta informazio asko maneiatzera behartuta ikusten dituzte euren buruek.

Ikastaroaren helburuak:

Kontseilariak prestatu eta gaitu kudeaketa ekonomiko finantzario alorrean bizkortasunarekin moldatzeko, kooperatiba formularen pean dagoen etxebizitza sustapenaren baitan.

Aurretik proposatutako ikastaroaren inguruan argudiatzen zen bezala, etxebizitza sustapenaren eremua erabat teknikoa da, eta horri orokorrean izaera ekonomiko finantzarioa duen dokumentazioa ulertu eta interpretatzeko zailtasuna gehitzen bazaio, gaia ikaragarri korapilatzen da.

Horregatik, interes handitzat hartzen da izapide eta dokumentazio mota hauei buruzko oinarrizko kontzeptuak irakastea kontseilariei; baita zer punturaino diren kooperatibaren kudeaketa ekonomikoaren arduradunak eta eremu horren inguruan zer eskuduntza duten argitzea ere.

Ikastaroa norentzat den:

Etxebizitza Kooperatiben bazkide kontseilariak eta gestoretako kideak.

ETXEBIZITZA KOOPERATIBETAKO ZAINTZA BATZORDEKO KIDEENTZAT PRESTAKUNTZA BERARIAZKORI BURUzKO IKASTAROA

Ikastaroaren motibatzea:

Nahiz eta osatzen duten bazkideen kopurua dela medio, bere organo sozialetan Zaintza Batzordea izatera behartuta dauden Kooperatiba elkartuak ez izan asko; egia da ere, batzuk bazkide kopuru hori (100) gainditzen duten Etxebizitza Kooperatibak direla; horregatik, prestakuntza berariazkoari buruzko ikastaroa burutzea eskatzen diote APESi. Aipaturiko organo sozial horren eskuduntzei kasu egiten dien ikastaro hau urte ekonomikoaren bigarren hiruhilekoan zehar eskaintzen da, beti ere administradoreek deitzen duten Batzar Orokorren deialdia burutu aurretik ospatzen saiatuz.

Ikastaroaren helburuak:

Kooperatibaren kudeaketaren ikuskatze funtzioak modu egokian gauzatzeko, kontseilariak prestatu eta gaitu.

Garrantzitsua da argi eta garbi gelditzea zein den Zaintza Batzordearen eskuduntza eremua, Kooperatibaren funtzionamenduan disfuntzionaltasunak sor ditzaketen ez egite edo gehiegikeriak saihesteko.

Ikastaroa norentzat den:

Zaintza Batzordeko kide diren Etxebizitza Kooperatibetako bazkideak.

ETXEBIZITZA KOOPERATIBETAKO KONTSEILU ERREKTOREKO KIDEENTZAT PRESTAKUNTZA BERARIAZKORI BURUZKO IKASTAROA. (JURIDIkoa)

Ikastaroaren motibatzea:

Batzar Orokorreko bazkide kideen aldetik osatutako administrazio organoen konstituzioa, kooperatiba ereduaren berezko izaeraren ezaugarria da.

Oso ohikoa da Etxebizitza  Kooperatibetan kudeaketa organo hauek osatzen duten pertsonak zozketaz hautatuak izatea, edo etorkizuneko euren bizilagunak izango direnekin duten konpromisoagatik bertan sartzea.

Ikastaroaren helburuak:

Kontseilariak prestatu eta gaitu etxebizitza sustapenaren alorrean bizkortasunarekin moldatzeko, kooperatiba formularen pean.

Eremu nahiko teknikoa da, eta oso garrantzitsua da sustapen prozesu eta bertan sortzen den dokumentazio kopuru handiari buruzko aldez aurreko ezagutza izatea.

Etxebizitza kooperatiben administrazio organoko bazkide kideak hezitzeari garrantzi handia ematen zaio, ezaugarrien izaeran eta lan egiten duten ardura erregimenaren pean, bakoitzak bere karguaz jardutean.

Xedea, bigarren kasu honetan, da segurtasunen bat ematea gehienentzat guztiz arrotza den eremu batean etxebizitzen sustapena –, akordioak eta erabakiak hartzeko.

Ikastaroa norentzat den:

Kontseilu Errektoreko kide diren Etxebizitza Kooperatibetako bazkideak.

ETXEBIZITZEN KOOPERATIBETAKO kudeatzailEENTZAT PRESTAKUNTZA BERARIAZKORI BURUZKO IKASTAROA

Ikastaroaren motibatzea:

Praktikan, ohikoa da (eta gomendagarria) bazkide kooperatibistek etxebizitza kooperatiba kudeatzaile baten zerbitzu profesionalak kontratatu izatea.

Azken urteotan Etxebizitza Kooperatibek eduki duten goieneko uneak direla medio, asko dira posizio horretatik hurbiltzea nahi eta lortu izan dutenak, bere jarduerarako inolako prestakuntza eskakizunik gabe, eta ustez bere kudeaketa erraza izateaz gain, oso errentagarria zela.

Profesionaltasun eza horrek praxi okerretara eraman du eta, aurretik aipatutakoaren ondorioz, eredu kooperatiboaren ospe galtzera.

Ikastaroaren helburuak:

Hain beharrezkoa den etengabeko prestakuntzaren alorrean hezi etxebizitza kooperatiba baten alde profesional mailan funtzioak egin, edo zerbitzuak prestatzen ari direnak, edo nahiz eta horiek ez burutu, egunen batean egin ahal izateko interesa eduki dezaketen pertsonak.

Ikastaroa norentzat den:

Etxebizitza kooperatiba gestoretako kudeatzaile eta pertsonala, baita aholkularitzak ere.

LURZORU KUTSATUEN KUDEAKETARI BURUZKO IKASTAROA

Ikastaroaren motibatzea:

Lurzorua alderdi erabakigarria da etxebizitza kooperatiba baten jardueraren garapenerako. Euskadiko kultura industrialak, eta XX. mendeko erdialdeko industrializazio prozesuak, udalerrietako lurzoruen okupazioa ekarri zuten, bertan industria mota guztiak ezarriz: siderurgia, etab.

Hiri eta udalerrien gaur egungo hazkundea jarduera industrial baten eraginpean jarritako lurzoruak eskatzen ari da, eta garatu duten aktibitateagatik, lurzoru horiek kutsatzaile motaren bat barne hartu ahal izan dute. Horregatik, kasu askotan potentzialki kutsatzaileak diren lurzoru gisa inbentariatuta daude, eta potentzialki kutsatzaileak diren lurzoru moduan aurkitzen dira Eusko Jaurlaritzak duen inbentarioaren barruan.

Bizitoki erabilera barne hartzeko potentzialki kutsatzaileak diren lurzoruen kudeaketa behartua, lurzoruaren kalitatearen adierazpena lortzean oinarritzen da. Izapide zaila baina beharrezkoa, etxebizitza kooperatiba batek promozio bat garatu ahal izateko tipologia horretako lurzoruetan.

Horregatik, egoera honetan aurkitzen diren lurzoru ugaritzeagatik, lurzoruaren kalitatearen adierazpenaren tramitazioaren zailtasunagatik, etxebizitzaren salneurriaren afekzioagatik eta promozioaren epearengatik, beharrezkoa ikusten da gai honetan sakontzea.

Ikastaroaren helburuak:

Autonomia araudiaren eremuan, potentzialki kutsatzaileak diren lurzoru, kasuistika, promozioaren afekzio, epe, etab.etan hezi.

Inbentarioaren inklusioak sortzen duen arazoari buruz kontzientziatu, baita kooperatiba erregimenean dauden promozioei gehitzen zaizkien afekzioak ere.

Ikastaroa norentzat den:

Gestoretako kudeatzaile eta pertsonala, baita kooperatibetako Kontseilu Errektoreak ere.

ETXEBIZITZEN KOOPERATIBAN ESKU HARTZEN DUTEN ERAGILEEN ARDURARI BURUZKO IKASTAROA

Ikastaroaren motibatzea:

Eraikingintzaren antolamendu Legeak eraikingintzaren oinarrizko baldintzak ezartzen ditu. Ezarpen eremuak, eskuduntzak eta eraikingintzan parte hartzen duten agenteen betebeharrak zehazten ditu.

Etxebizitza kooperatibak sustatzailetzat hartzen ditu legeak, bere ondoreetarako atxiki diren ardurak eskuratuz.

Hala eta guztiz ere, eraikingintzan parte hartzen duten agente desberdinen arteko arduren zehaztapena eginbehar konplexua da, bakoitzaren esku hartze mailagatik baldintzatuta dagoelarik, etab.

Ikastaroaren helburuak:

Kudeatzaile eta kooperatibetako organoetako kideak eraikingintzan parte hartzen duten agente bakoitzak dituen ardurei buruz hezi, eraikingintza prozesuan zehar bereizteko xedearekin, baita ardura ezberdinetan sor daitezkeen hainbat arazori buruz ere; eta modu horretan beharrezkoa denean, arduradun agenteari bere onarpena exijitu ahal izatea.

Eraikingintza prozesu osoan zehar, kooperatibaren mugak, betebeharrak eta ardurak ezagutu.

Ikastaroa norentzat den:

Kooperatibetako administrazio organoetako kideak, kudeatzaileak eta kooperatibistak.

PRESTAKUNTZA

Printzipioz, ikastaro guztiak egun batean burutuko dira, 6 eta 8 eskola ordu, hain zuzen ere; maila handi batean, hartzaileak bazkide esleipedunak baitira, eta euren jarduera eta betebehar profesionalek ez dietelako gehiagorako uzten.

Beste alde batetik, BIZIKOOPek “ad hoc” prestakuntza lerro bat dauka; bere kide diren entitateentzat, horiek eskatzen duten araberako zerbitzuak eskainiz.

BIZIKOOPek bere kideei irakasten dizkien Prestakuntza ikastaroen gainean azpimarratzeko diren gainontzeko alderdiei buruz, ondorengoak bereiztu beharrean gaude:

Giza baliabideak

Ikastaroak emateko aurrez ikusten diren giza baliabideen inguruan, bai Ekonomia Sozial (kasu gehienetan, Ekonomia Sozialeko Zuzendaritzaren ohiko solaskideak), bai beste alor profesionaletan eskarmentu eta onarpen handia duen goi mailako kualifikazioko pertsonala dago. Hori guztia eta gehienez ere, BIZIKOOPetik, ikastaroen antolatzailea den heinean, azken hauek emango dituzten pertsonen CV eta programaren bidalketaren eskaerari kalterik egin gabe (hilabete bateko gutxieneko aurrerapenarekin); dagokion publizitatea lantzeko eta kide diren entitateei igortzeko xedearekin.

Nori dago zuzenduta?

Prestakuntza Ikastaro guztiak kide diren entitate eta eurak osatzen dituzten pertsonei zuzenduta daude, hirugarren interesatuen behin behineko asistentziari kalterik egin gabe, “Etxebizitza kooperatiben kudeatzaileentzat Prestakuntza berariazkori buruzko Ikastaroa” izan ezik;

IKASTAROA

DATA

LANKIDETZA ERAKUNDEA

GIZA BALIABIDEAK

1. Administradoreen ardurari buruzko prestakuntza.

Apirila-Maiatza

GDO LEGAL, S.L.

Lankidetza erakundearen langile adituak


2. Etxebizitza kooperatibetan gatazkak erabakitasunei buruzko prestakuntza.

Urtarrila

GDO LEGAL, S.L.

Lankidetza erakundearen langile adituak


3. KEko kideen prestakuntza – Etxeb. Koop. (JURIDIKOA)

Otsaila-Martxoa

GDO LEGAL, S.L.

Lankidetza erakundearen langile adituak

4. KEko kideen prestakuntza – Etxeb. Koop. (EKON-FIN)

Ikasgai zerrenda bi saiotan banatuta.

Urtarrila (Urtearen itxiera)

A.C. Abogados y Economistas, S.L.

Lankidetza erakundearen langile adituak

Ekaina

(Sozietateen gaineko zerga)

5. KEko kideen prestakuntza

Apirila-Maiatza

GDO LEGAL, S.L.

Lankidetza erakundearen langile adituak

6. Etxabizitza Kooperatiben bazkideen informazio eskubideari buruzko informazioa.

Apirila-Maiatza

GDO LEGAL, S.L.

Lankidetza erakundearen langile adituak

Urria-Azaroa

7. Etxebizitza kooperatiben kudeatzaileentzat prestakuntza berariazkoa

Maiatza

A.C. Abogados y Economistas, S.L.

+

Arrasate Inversiones, S.A.

Lankidetza erakundearen langile adituak

8. Lurzoru kutsatuen kudeaketari buruzko ikastaroa

Arrasate Inversiones S.A

Lankidetza erakundearen langile adituak