HOUSING THE BASQUE COUNTRY

Bizikoop-eko ordezkaritza bat Bilboko Bizkaia Aretoan dagoen Housing The Basque Country-ra hurbildu zen, 2018ko ekainaren 14an, Arriola sailburua bere irekieraren buru izan delarik. Arriolak azpimarratu du erakusgaia ez dela mugatzen eraikinen balore arkitektonikoak begiztatzera, baizik eta eraikitako espazio eta bizi diren pertsonen arteko erlazioa aztertzen duela.

Etxebizitza alorreko sailburu ohi ezberdinekin ere iritzien trukea partekatu ahal izan dugu, eta horien artean Javier Madrazo, Ángel Toña, Castor Gárate y  José Antonio Maturana zeuden; azken lau hamarkadetan Euskadi etxebizitza publikoaren eraikuntzan buru izan dela azpimarratuz, eskuduntzak transferitu zituzten garaitik, 1981etik, zehazki.