CEPESeko OHIKO BATZARRA ( EKONOMIA SOZIALA )

Bizikoop-eko ordezkaritza batek CEPESeko Ohiko Batzar Orokorrean parte hartu du. Batzarra 2018ko maiatzaren 22an ospatu da, General Martínez Campos pasealekuan kokatutako Giner de los Ríos Fundazioaren Auditorioan.

Asanblada honetan gaurkotasun ekonomiko eta ekonomia soziala duten enpresei errepaso bat egin zaie, lana eta hazkunde jasangarriaren etorkizuna dela medio.

CEPESeko presidenteak, José Antonio Pedreño jaunak bere bazkide eta bertan zeuden ordezkaritzei, BIZIKOOP barne, 2017ko Kudeaketa Txostenaren berri eman zien.

Era berean, CEPESeko sorreraren 25. urteurrenarekin bat zetorren, 1992. urte hartan instituzio honen ilusio eta ametsekin, hain zuzen ere. Asanbladan bertan, Fátima Báñez ministroaren presentzia azpimarratu behar da, berak Ekonomia Sozialerako espainiar estrategia aurkeztu zuelarik.