2018ko abenduaren 18an, Etxebizitza Kooperatiben Federazioak ( Bizikoop ) Etxebizitza Kooperatiben alderdi juridiko-administratiboei buruzko prestakuntza ikastaro bat antolatu zuen Bilbon, etxebizitza kooperatiben kudeatzailerentzat. Bertan, atxikidura eta esleipen kontratuak, dekretuak, legeak, zaintza kontseilua, barne erregimenaren araudia, kontseilu errektorea, aktak egiteko modua, erreserba fondoa, etab. bezalako gaiak aztertu ziren.
Prestakuntza ikastaro hau, irakatsiko diren gainontzeko guztiak bezala, kide diren entitate eta hauek osatzen dituzten pertsonei zuzenduta dago, hirugarren interesatuen behin behineko asistentziari kalterik egin gabe.